XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zerua zer da? Jaungoikoa ikusiaz ta maitatuaz, beti-betiko atsegiñetan, batere gaitzikan gabe zoriondunak bizi diran tokia da zerua.

Nortzuk joaten dira zerura? Jaungoikoaren grazian iltzen diranak joaten dira zerura.

Betiko bizitza.

Zer esan nai du Betiko bizitzak? Emengo bizitza onen ondoren, bein ere bukatuko ez dan bizitza, izango degula, esan nai du betiko bizitzak.

Nolakoa da betiko bizitza? Betiko bizitza, onentzat zorionekoa izango da beti zeruan, eta gaiztoentzat zorigaiztokoa beti inpernuan.

Inpernura ez joateko ta zerua iristeko zer egin bear degu? Inpernura ez joateko ta zerua iristeko Jaungoikoaren Legeko aginduak gorde bear ditugu.